2011/10/11

ARTEA IKASBIDE programa

Artea Ikasbide Guggenheim Museoren aholkularitzapean esperientzia pedagogiko berritzaile bat da. Programa hezitzaile berri hau Natalie K. Lieberman-en ideia batean oinarrituta, Solomon R. Guggenheim Museoan sortua izan zen. Ideia honen zergatia, New York-eko Lehen Hezkuntzako eskoletan arte hezkuntzaren desagerpenean datza.

Natalie K. Lieberman-ek pentsatzen zuen, ikasteko orduan, umeek zenbait prozedura ezberdin erabiltzen zutela (behaketa, entzutea, hitz egitea, sormena e.a..). Ideia hau gauzatu ahal izateko Lieberman andereari “Learning Through Art” programa bururatu zitzaion. Programa hau New York hirian hasi zen funtzionatzen, eta hori eratzeko hiriko artista batzuen laguntza eskatu zen umeen arte-sormena sortarazi eta bultzatzeko.
Berehala ikusi zen proiektu berri honen balioa, izan ere, hezkuntzako zenbait arlo garrantzitsuetara zabaltzen zen esperientziaren eragina, hala nola: irakurmena, idazmena, hizkuntza eta hizketara. Hauez gain, eta umeen afektibitateari dagokionez, beste esparru garrantzitsu batzuen hobekuntza antzeman zen, esate baterako, autoestima eta garapen pertsonalean.

Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza Sailak “Learning Through Art” proiektua gure erkidegoko ikastetxeen berezitasunei egokitu die; eta honen ondorioz, noizean behin, gure eskolak gonbidapena jasotzen du esperientzian parte hartzeko.


Ekintza hau aurrera ateratzeko, Guggenheim museoko hezitzaileek eta artistek eskolako irakasleriarekin batera, astero, zenbait ekintza prestatzen dituzte eskolako geletan lantzeko. Geroago, eta ikasleek sortutakoari buruzko adibide praktikoak ikus ditzaten, Guggenheim Museoa bisitatzeko aukera ematen zaie ume partaide guztiei.

Bukatzeko, Guggenheim Museoan bertan erakusketa bat antolatzen da, non ikastetxe partaide guztietako umeek egindako lanak ikusgai dauden.

http://mendaronguraso.files.wordpress.com/2010/01/ume-ona.png?w=354&h=450

No hay comentarios: