Blog honetan idazten eta publikatzen joan naizen heinean, haurren beharrizanetan asko sakontzen joan naiz. Azken urteotan, esan beharra dago, asko aldatu dela Hezkuntza, eta nire sutez, onerako. Hala ere, ez gara hemen gelditu behar. Hurrengo irakasleen belaunaldiak, guk geuk, garapen honekin jarraotu behar dugu.
Lehenik eta behin, esan behar dut zergatik aukeratu nuen gai hau. Sarrera baten-baten komentatu dut horren inguruan zerbait, dena dela berriz aipatzea gustatuko litzaidake. Txikia nintzenetik izugarri gustatu zaizkit eskulanak egitea, klasekideekin ekintza desberdinak egitea, etab. Hau guztia, nire beste pasioarekin tartekatzen nuen, kirola. Hala ere, bai eskolaren partetik, bai familia inguruaren partetik, nire inguruko ume gehienoi zerbait falta zitzaigula uste dut, hain zuzen, kreatibitatea sustatzen zuen norbait.
Egia da, nire ingurukoak nahiko ondo hazi garela, eta munduaren kontzeptu global egokia hartu dugula, gerora gurea propioa eraikitzeko. Hala ere zerbait gehiago egin dezakegu. Horretarako ba al dago pertsona aproposagorik, gu etorkizuneko irakasleok baino?
2011/12/15
Literatur sormena argitalpena
Argitalpen honetan umeek sormena lantzea hartzen dute oinarritzat. Horretarako haibat metodo erabiltzen dituzte, bertan azaltzen direnak: bertsoak, musika,...
Aurreko sarreraren baten esan dudan bezala, aurren gaitasun musikala oso erabilgarria izan daiteke beraien sormena garatzeko. Hori garatzen da, hain zuzen, argitalpen honetan. Horretarako literatura hartzen du oinarritzat.
Argitalpen hau ISUU programatik jaitzitako euskal argitalpen bat dela esan beharra dago.
Aurreko sarreraren baten esan dudan bezala, aurren gaitasun musikala oso erabilgarria izan daiteke beraien sormena garatzeko. Hori garatzen da, hain zuzen, argitalpen honetan. Horretarako literatura hartzen du oinarritzat.
Argitalpen hau ISUU programatik jaitzitako euskal argitalpen bat dela esan beharra dago.
Etiketak:
Kreatibitatea,
literatura,
musika,
Sormena
Webquestaren komentarioa
Webquest honen bidez nire blogera ekarri nahi dut bertan trasnmititzen den ideia. Blog baten webquest bat da eta bertan haurrengan kreatibitatearen garrantzia transmititzen da. Hori, azken finean, nire blogaren oinarria da.
Etiketak:
garrantzia,
haurrak,
Kreatibitatea,
webquest
TXANOGORRITXO
Aurreko sarrea komentatu dizuet ipuinak oso garrantzitsuak izango direla haurren kreatibitatea lantzeko. Horren adibide izan daiteke hurrengo bideoa. Bideo honetan txanogorritxo ipuin klasikoa ikus dezakegu baina haur batzuek narratzaile bezala egiten dutelarik.
IPUINEN ERABILERA
Ipuinez hitz egiten dugunean zuzenean erlazionatu behar dugu sormenarekin, hori baita azken finean horien helburu nagusia. Haurren garapenean beharrezkotzat hartu ditzakegu.Orokorrean hauen helburua ondorio bat transmititzea izaten da. Hala ere ez da inola ere hori helburu bakarra, helburua ipuina erabiltzen duenaren intentzioaren araberakoa baita.
Ipuinek haurrari mundua aurkezten diote, baina ez modu zuzen batean, zeharka baizik. Irudimena edo sormenaz baliatzen dira nahi den puntura heltzeko. Puntu hori hain zuzen, aipatutako sormen hori garatzea da. Oso garrantzitsua izango da sormen puntu hori garatzea.
Gutxienez bi gauza eskaintzen dizkio: alde batetik babesa; babes psikologikoa gurasoen ahotsaren bidez, gurasoen ahotsak haurra babesturik sentiarazten du, eta ipuina kontatzen doakion heinean, babes hori nolabait indartu egiten da. Beste aldetik, buruan jasotzen ari den ezagutzak eta ikuspegiak ordenatzen laguntzen dio haurrari. Nolabaiteko lasaitasuna eta esperantza ematen dio haurrari: haziko zara, eta orain egundoko gauzak eta beldurgarriak iruditzen zaizkizun horiek, gero zuk zerorrek dominatuko dituzu.
Ondoriozta dezakegu, beraz, ipuinak haurren bizitzan beharrezkoak izan behar direla. Hala ere, aztertu behar da ipuin askok ez dutela metodo egokia erabiltzen. Askotan ( edo gehienetan) matxismoa oso agerian agertzen da eta hori sahiesten saiatu behar gara. Haurrei erakutsi behar diegu ipuinak behar den moduan interpretatzen eta mundu errealera ekartzen.
Dena dela, ezin ditugu ipuin horiek baztertu eta listo, hori ez da konponbidea. Azken finean beharrezkoak baitira umeen irudimena garatzeko. Irudimen hori oso garrantzitsua izango da eskolan zein etxean garatzea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)