Bideo hau oso interesgarria iruditu zait, bertan Ken Robinsonek Kreatibitateari buruz bere irtzia ematen du. Bera Liverpoolen jaio zen eta Ingalaterrako hezitzaile, idazle eta konferentzia emaile famatua da. Esan beharra dago bera oso aditua dela umeen kreatibitatearekin erlazionatutako gaietan, beste zenbait gauzetaz aparte. Hain handia izan da bere eragina, 2003. urtean Ingalaterrako erreginak Sir titulua jartzera heldu zela, berak tratatutako gaietan izan duen eragina dela eta. Gehienbat artea du garrantzia. Hori dela eta bere iritzia kontuan hartzekoa dela uste dut eta bideo honekin gaur egungo hezkuntza nola egituratua dagoen ulertu dezakegu kreatibitateari dagokionez. Gainera, horrela, etorkizunean zer nolako hezkuntza izan nahi dugun erabaki dezakegu.
Ikusi ahal izan dugu, kasu honetan oso kritikoa dela Ken Robinsonen iritzia. Berak dio Hezkuntza ez dagoela modu egokian antolatuta, eta gero eta gehiago bultzatzen den arren umeen kreatibitatearen lanketa, oraindik asko gelditzen dela garatzeko. Hori erabilita gure irakasteko era nolakoa izatea nahi dugun pentsa dezakegu, hau da, umeak neurri batean aske garatzea utziko dugun edo mugatu egingo diegun. Nik pertsonalki argi daukat egokiena eta umeentzako aprobetsagarriena askatasun puntu bat izatea izango litzatekeela!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario