2011/12/15

IPUINEN ERABILERA

Ipuinez hitz egiten dugunean zuzenean erlazionatu behar dugu sormenarekin, hori baita azken finean horien helburu nagusia. Haurren garapenean beharrezkotzat hartu ditzakegu.Orokorrean hauen helburua ondorio bat transmititzea izaten da. Hala ere ez da inola ere hori helburu bakarra, helburua  ipuina erabiltzen duenaren intentzioaren araberakoa baita.

Ipuinek haurrari mundua aurkezten diote, baina ez modu zuzen batean, zeharka baizik. Irudimena edo sormenaz baliatzen dira nahi den puntura heltzeko. Puntu hori hain zuzen, aipatutako sormen hori garatzea da. Oso garrantzitsua izango da sormen puntu hori garatzea.


Gutxienez bi gauza eskaintzen dizkio: alde batetik babesa; babes psikologikoa gurasoen ahotsaren bidez, gurasoen ahotsak haurra babesturik sentiarazten du, eta ipuina kontatzen doakion heinean, babes hori nolabait indartu egiten da. Beste aldetik, buruan jasotzen ari den ezagutzak eta ikuspegiak ordenatzen laguntzen dio haurrari. Nolabaiteko lasaitasuna eta esperantza ematen dio haurrari: haziko zara, eta orain egundoko gauzak eta beldurgarriak iruditzen zaizkizun horiek, gero zuk zerorrek dominatuko dituzu.

Ondoriozta dezakegu, beraz, ipuinak haurren bizitzan beharrezkoak izan behar direla. Hala ere, aztertu behar da ipuin askok ez dutela metodo egokia erabiltzen. Askotan ( edo gehienetan) matxismoa oso agerian agertzen da eta hori sahiesten saiatu behar gara. Haurrei erakutsi behar diegu ipuinak behar den moduan interpretatzen eta mundu errealera ekartzen.

Dena dela, ezin ditugu ipuin horiek baztertu eta listo, hori ez da konponbidea. Azken finean beharrezkoak baitira umeen irudimena garatzeko. Irudimen hori oso garrantzitsua izango da eskolan zein etxean garatzea.

No hay comentarios: