2011/12/15

Umeen Kreatibitatea, HAUSNARKETA

Blog honetan idazten eta publikatzen joan naizen heinean, haurren beharrizanetan asko sakontzen joan naiz. Azken urteotan, esan beharra dago, asko aldatu dela Hezkuntza, eta nire sutez, onerako. Hala ere, ez gara hemen gelditu behar. Hurrengo irakasleen belaunaldiak, guk geuk, garapen honekin jarraotu behar dugu.

Lehenik eta behin, esan behar dut zergatik aukeratu nuen gai hau. Sarrera baten-baten komentatu dut horren inguruan zerbait, dena dela berriz aipatzea gustatuko litzaidake. Txikia nintzenetik izugarri gustatu zaizkit eskulanak egitea, klasekideekin ekintza desberdinak egitea, etab. Hau guztia, nire beste pasioarekin tartekatzen nuen, kirola. Hala ere, bai eskolaren partetik, bai familia inguruaren partetik, nire inguruko ume gehienoi zerbait falta zitzaigula uste dut, hain zuzen, kreatibitatea sustatzen zuen norbait.

Egia da, nire ingurukoak nahiko ondo hazi garela, eta munduaren kontzeptu global egokia hartu dugula, gerora gurea propioa eraikitzeko. Hala ere zerbait gehiago egin dezakegu. Horretarako ba al dago pertsona aproposagorik, gu etorkizuneko irakasleok baino?

Ideia hori lantzea izan dut helburu blog honetan. Argi dago, orain arte aldaketa prozesua oso handia izan dela, baina jarraitu beharra dago. Horretarako prestatzen gabiltza. Gainera, prozesu horren oinarrietako bat blog honen gaia dela deritzot, umeen kreatibitatearen garapena alegia.

Erraza da garapen horretaz hitz egitea, baina ni saiatu naiz zerbait sakontzen. Hain zuzen, zein aspektutan aplika genezakeen aztertu dut, eta zein irakasgai izan daitezkeen horretarako aproposenak. Honekin argitzen dut, eskola iruditzen zaidala horretarako leku aproposena. Hasiera batean esan nuen, irakasgai denak erabili daitezkeela umeei askatasun puntu hori sentiarazteko, baina badaude zenbait irakasgai besteak baino aukera gehiago dituztenak. Horiek dira esaterako musika eta plastika.

Umeak, orokorrean irakasgai gehienetan aspertu egiten dira, eta beti daude irakasgai horien irrikitan. Beraz aprobetxatu dezagun abantaila hori eta hazi gaitezen prozesu luze bat suposatu behar duena eraikitzen. Honela ume formatuagoak eta gizartera sartzeko prestatuagoak heziko ditugu.

Bukatzeko esan behar dut, leku aproposena ekintza hauek garatzeko eskola den arren, ez dela leku bakarra. Etxean, gurasoek lagunduta; kalean, lagunen artean,...azken finean denon artean, hezi ditzagun ume kreatiboago eta kontzienteagoak. Beraiek egunen baten eskertuko digute!!!

No hay comentarios: