Blog honetan idazten eta publikatzen joan naizen heinean, haurren beharrizanetan asko sakontzen joan naiz. Azken urteotan, esan beharra dago, asko aldatu dela Hezkuntza, eta nire sutez, onerako. Hala ere, ez gara hemen gelditu behar. Hurrengo irakasleen belaunaldiak, guk geuk, garapen honekin jarraotu behar dugu.
Lehenik eta behin, esan behar dut zergatik aukeratu nuen gai hau. Sarrera baten-baten komentatu dut horren inguruan zerbait, dena dela berriz aipatzea gustatuko litzaidake. Txikia nintzenetik izugarri gustatu zaizkit eskulanak egitea, klasekideekin ekintza desberdinak egitea, etab. Hau guztia, nire beste pasioarekin tartekatzen nuen, kirola. Hala ere, bai eskolaren partetik, bai familia inguruaren partetik, nire inguruko ume gehienoi zerbait falta zitzaigula uste dut, hain zuzen, kreatibitatea sustatzen zuen norbait.
Egia da, nire ingurukoak nahiko ondo hazi garela, eta munduaren kontzeptu global egokia hartu dugula, gerora gurea propioa eraikitzeko. Hala ere zerbait gehiago egin dezakegu. Horretarako ba al dago pertsona aproposagorik, gu etorkizuneko irakasleok baino?