Argitalpen honetan umeek sormena lantzea hartzen dute oinarritzat. Horretarako haibat metodo erabiltzen dituzte, bertan azaltzen direnak: bertsoak, musika,...
Aurreko sarreraren baten esan dudan bezala, aurren gaitasun musikala oso erabilgarria izan daiteke beraien sormena garatzeko. Hori garatzen da, hain zuzen, argitalpen honetan. Horretarako literatura hartzen du oinarritzat.
Argitalpen hau ISUU programatik jaitzitako euskal argitalpen bat dela esan beharra dago.
Webquest honen bidez nire blogera ekarri nahi dut bertan trasnmititzen den ideia. Blog baten webquest bat da eta bertan haurrengan kreatibitatearen garrantzia transmititzen da. Hori, azken finean, nire blogaren oinarria da.
Aurkezpen honen bidez transmititu nahi dut haurrak pozik egon behar direla eta horretarako askeak izan behar direla. Argi dago, eta horrela garatu dut ideia bezala nire bloggean, irakasgai guztietan landu daitekeela sormena, baina kasu honetan, aproposenak aipatu ditut, hain zuzen, platika eta musika.
Dirudienez arlo horietan haurrak konfidantza sentitzen badute gauza asko garatuko dituzte beldurrik gabe. Aurkezpeneko irudietan ikusiko den bezala eta nik bizitako esperientzian oinarrituta, ume gehienak gogokoen dituzten irakasgaiak aipatutako horiek dira. Beraz hor eroso sentitzea oso garrantzitsua da.
Bideo hau oso interesgarria iruditu zait, bertan Ken Robinsonek Kreatibitateari buruz bere irtzia ematen du. Bera Liverpoolen jaio zen eta Ingalaterrako hezitzaile, idazle eta konferentzia emaile famatua da. Esan beharra dago bera oso aditua dela umeen kreatibitatearekin erlazionatutako gaietan, beste zenbait gauzetaz aparte. Hain handia izan da bere eragina, 2003. urtean Ingalaterrako erreginak Sir titulua jartzera heldu zela, berak tratatutako gaietan izan duen eragina dela eta. Gehienbat artea du garrantzia. Hori dela eta bere iritzia kontuan hartzekoa dela uste dut eta bideo honekin gaur egungo hezkuntza nola egituratua dagoen ulertu dezakegu kreatibitateari dagokionez. Gainera, horrela, etorkizunean zer nolako hezkuntza izan nahi dugun erabaki dezakegu.
Ikusi ahal izan dugu, kasu honetan oso kritikoa dela Ken Robinsonen iritzia. Berak dio Hezkuntza ez dagoela modu egokian antolatuta, eta gero eta gehiago bultzatzen den arren umeen kreatibitatearen lanketa, oraindik asko gelditzen dela garatzeko. Hori erabilita gure irakasteko era nolakoa izatea nahi dugun pentsa dezakegu, hau da, umeak neurri batean aske garatzea utziko dugun edo mugatu egingo diegun. Nik pertsonalki argi daukat egokiena eta umeentzako aprobetsagarriena askatasun puntu bat izatea izango litzatekeela!!!
Gaur egun eskola gehienetan ez da kontuan hartzen umeen espresatzeko askatasuna. Hori argi eta garbi ikusten joan gara gure haur garaia gogoratzen joan garen heinean. Tailerrak egiten genituenen, bai artisautza bai bustigintza, bai beste edozein tailer, beti eredu bat erabili behar genuen eta hortik habiatuta gurea sortu. Horrek beraz ez du asko suspertzen umeen kreatibitate edo sormena.
Hala ere, lehen hori bultzatu ez arren orain hezkuntzaren oinarrietako bat da hori hain zuzen. Gure helburua beti izaten da umeak imaginazioz espresatzera bultzatzea. Beraien parte hartzea bilatzen dugu klasean eta horretarako beraiek parte direla sentiarazi behar diegu. Era honetara tailerrak aurrera eramateko orduan beraiek presiorik ez sentitzea lortuko dugu eta beldur gabe burura etortzen zaiena sortuko dute.
Beharrezkoa da nolabait umeak gai izatea beraien ideia propioak espresatzeko eta horretarako erabili ditzakegu tailerrak. Egia da ez dituztela beraien ideiak idatziz espresatuko kasu honetan, baina beraiek sentituko dute inork ez dietela mugarik jartzen. Nire ustez hori geroago beraiek bizitza errealera aplikatuko dute erraztasun handiagoz. Nolabait esatearren kontzientzian zerbait aldatzea lortuko nahi genuke. Beraien imaginazioa mugatzen duen "Txip" hori ordenagailu bat balitz bezala ezabatzea. Horretarako erabiliko ditugu tailerrak.