Mostrando entradas con la etiqueta tailerrak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta tailerrak. Mostrar todas las entradas

2011/12/14

Nire bideo zerrenda

Hemen aurkezten dizuet nire gaiaren inguruko zenbait bideo interesgarri. Blogan zehar azaldu dudan bezala, oso garrantzitsua izango da haurrek irudimena, kreatibitatea edo sormena garatzea. Horretan adituak diren zenbait tokitako elkarrizketak hartu ditut, eta aldi berean, errealitatea zein izan beharko litzatekeen ikusaraztea nahi dut.

Kontzientziatu behar gara horretan. Umeek beharrezko dute gizartera egokiratzea, beraz, horretarako ahal gure eskura ditugun baliabide guztiak eman behar dizkiegu.

PICASA ARGAZKI BILDUMA

Picasa programaren bidez, nire gaiarekin erlazionatutako argazkien bilduma bat eskaintzen dizuet. Argi dago kreatibitatea lantzeko oinarri bezala hartu behar ditugula eskoletako tailerrak esaterako. Azken finean haurrek hor hasi behar dira askatasun puntu hori sentitzen. Beraz, nire argazkiekin hori transmititu nahi dut.

Horietan zenbait haur ikus ditzakezue beraien ekintza gustukoenak garatzen. Erraz ikus daiteke pozik daudela eta hori beraiek nahi dutena egiten ari direlako gertatzen da. Nahi dutena, noski, muga batzuk zehaztuta. Horretarako irakaslea dago.

Beste argazki batzuetan, zenbait ume mozorratuta ikus ditzakegu. Mozorroen eguna sustatu beharreko eguna dela uste dut, egun horretan haurrak disfrutatu egiten dutelako. Beraz, hori ere, islatu nahi izan dut.

Bukatzeko komentatu beharra dago haurrek oso gustuko dutela musika. Ondorioz, musikaren erabilera oso garrantzitsua izango da. Beraiek hor ere ideia asko espresatu ditzakete. Ikusi beharra dute, musikak erabilera asko dituela: erlajatzeko, ondo pasatzeko,... baina horien guztien gainetik sormena lantzeko. Hori baita, gure kasuan, landu beharreko gaitasuna.


2011/10/11

Arte Tailerrak

Tailer hauetan nik lehenagoko artikuluetan aipatu dudana lantzen saiatzen dira, hau da, umeen kreatibitatea eta sortzeko gaitasuna bultzatzen dute, beraiek uste dutelako etorkizuenean oso baliagarria izango dela beraien bizitzan.

Dena dela, esan beharra dago, tailer hauek eskolaz kanpoko aktibitate bezala planteatuta daudela kasu honetan, eta nire ustez hori da aldatu beharrekoa. Aktibitate horiek eskola barnean integratu behar ditugu. Eskolaz kanpo jartzerakoan umeen aisialdi denbora hartzen dutelako eta horrek dakarrena da ume oso gutxi agertzea bertan. Eskola orduen barnea jartzen baldin baditugu, ume guztiek jasoko dute eta orduan bai, nahi duguna lortuko genuke. Azken finean guk nahi duguna etorkizunari begira, umeen sormena garatzea baita.

Bideo honetan ikusi ahal ditugu tailer honetan konkretuki landu dituzten irudiak eta azaldu egiten digute zein da beraiek jarraitzen duten metodologia aipatutako ezaugarriak garatzeko.


2011/09/27

UMEENTZAKO KREATIBITATE TAILERRAK

Gaur egun eskola gehienetan ez da kontuan hartzen umeen espresatzeko askatasuna. Hori argi eta garbi ikusten joan gara gure haur garaia gogoratzen joan garen heinean. Tailerrak egiten genituenen, bai artisautza bai bustigintza, bai beste edozein tailer, beti eredu bat erabili behar genuen eta hortik habiatuta gurea sortu. Horrek beraz ez du asko suspertzen umeen kreatibitate edo sormena.

Hala ere, lehen hori bultzatu ez arren orain hezkuntzaren oinarrietako bat da hori hain zuzen. Gure helburua beti izaten da umeak imaginazioz espresatzera bultzatzea. Beraien parte hartzea bilatzen dugu klasean eta horretarako beraiek parte direla sentiarazi behar diegu. Era honetara tailerrak aurrera eramateko orduan beraiek presiorik ez sentitzea lortuko dugu eta beldur gabe burura etortzen zaiena sortuko dute.

Beharrezkoa da nolabait umeak gai izatea beraien ideia propioak espresatzeko eta horretarako erabili ditzakegu tailerrak. Egia da ez dituztela beraien ideiak idatziz espresatuko kasu honetan, baina beraiek sentituko dute inork ez dietela mugarik jartzen. Nire ustez hori geroago beraiek bizitza errealera aplikatuko dute erraztasun handiagoz. Nolabait esatearren kontzientzian zerbait aldatzea lortuko nahi genuke. Beraien imaginazioa mugatzen duen "Txip" hori ordenagailu bat balitz bezala ezabatzea. Horretarako erabiliko ditugu tailerrak.