2011/11/29

FILMAKETA BAT SORMENA LANTZEKO

Bideo honekin hainbat gauza landu ditzakete haurrek. Berez bideo honetan agertzen denak ez du zer ikusirik sormenarekin, azken finean, hilketa baten inguruan baita. Hala ere, bideo hau sortzeko prozesua oso interesgarria suertatu daiteke haurrentzako.
Bideo hau hasieran 3 minututako grabaketa soil bat zen. Baina bideo hori bideo montaketetarako programa baten sartu ondoren moldaketa ugari egin ahal dira. Horiek oso baliagarriak izan daitezke haurrentzako. Gainera modu honetara teknologia berrien lanketa ere garatzen dute.



SEKUENTZIA ESZENA PLANOA PLANOAREN IRAUPENA
1.Hilketaren eszenatokia 1.1Gorpuaren bista. Gorpua ikusten da. 3seg
1.1Gorpuaren bista. Gorpua ikusten da. 8seg
1.2Detektibeen ikuspegia. Detektibeak hurbiltzen dira. 12 seg.

NIRE AURKEZPENA (UMEEN KREATIBITATEA)

Aurkezpen honen bidez transmititu nahi dut haurrak pozik egon behar direla eta horretarako askeak izan behar direla. Argi dago, eta horrela garatu dut ideia bezala nire bloggean, irakasgai guztietan landu daitekeela sormena, baina kasu honetan, aproposenak aipatu ditut, hain zuzen, platika eta musika.
Dirudienez arlo horietan haurrak konfidantza sentitzen badute gauza asko garatuko dituzte beldurrik gabe. Aurkezpeneko irudietan ikusiko den bezala eta nik bizitako esperientzian oinarrituta, ume gehienak gogokoen dituzten irakasgaiak aipatutako horiek dira. Beraz hor eroso sentitzea oso garrantzitsua da.


2011/10/11

Arte Tailerrak

Tailer hauetan nik lehenagoko artikuluetan aipatu dudana lantzen saiatzen dira, hau da, umeen kreatibitatea eta sortzeko gaitasuna bultzatzen dute, beraiek uste dutelako etorkizuenean oso baliagarria izango dela beraien bizitzan.

Dena dela, esan beharra dago, tailer hauek eskolaz kanpoko aktibitate bezala planteatuta daudela kasu honetan, eta nire ustez hori da aldatu beharrekoa. Aktibitate horiek eskola barnean integratu behar ditugu. Eskolaz kanpo jartzerakoan umeen aisialdi denbora hartzen dutelako eta horrek dakarrena da ume oso gutxi agertzea bertan. Eskola orduen barnea jartzen baldin baditugu, ume guztiek jasoko dute eta orduan bai, nahi duguna lortuko genuke. Azken finean guk nahi duguna etorkizunari begira, umeen sormena garatzea baita.

Bideo honetan ikusi ahal ditugu tailer honetan konkretuki landu dituzten irudiak eta azaldu egiten digute zein da beraiek jarraitzen duten metodologia aipatutako ezaugarriak garatzeko.


ARTEA IKASBIDE programa

Artea Ikasbide Guggenheim Museoren aholkularitzapean esperientzia pedagogiko berritzaile bat da. Programa hezitzaile berri hau Natalie K. Lieberman-en ideia batean oinarrituta, Solomon R. Guggenheim Museoan sortua izan zen. Ideia honen zergatia, New York-eko Lehen Hezkuntzako eskoletan arte hezkuntzaren desagerpenean datza.

Natalie K. Lieberman-ek pentsatzen zuen, ikasteko orduan, umeek zenbait prozedura ezberdin erabiltzen zutela (behaketa, entzutea, hitz egitea, sormena e.a..). Ideia hau gauzatu ahal izateko Lieberman andereari “Learning Through Art” programa bururatu zitzaion. Programa hau New York hirian hasi zen funtzionatzen, eta hori eratzeko hiriko artista batzuen laguntza eskatu zen umeen arte-sormena sortarazi eta bultzatzeko.
Berehala ikusi zen proiektu berri honen balioa, izan ere, hezkuntzako zenbait arlo garrantzitsuetara zabaltzen zen esperientziaren eragina, hala nola: irakurmena, idazmena, hizkuntza eta hizketara. Hauez gain, eta umeen afektibitateari dagokionez, beste esparru garrantzitsu batzuen hobekuntza antzeman zen, esate baterako, autoestima eta garapen pertsonalean.

Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza Sailak “Learning Through Art” proiektua gure erkidegoko ikastetxeen berezitasunei egokitu die; eta honen ondorioz, noizean behin, gure eskolak gonbidapena jasotzen du esperientzian parte hartzeko.


Ekintza hau aurrera ateratzeko, Guggenheim museoko hezitzaileek eta artistek eskolako irakasleriarekin batera, astero, zenbait ekintza prestatzen dituzte eskolako geletan lantzeko. Geroago, eta ikasleek sortutakoari buruzko adibide praktikoak ikus ditzaten, Guggenheim Museoa bisitatzeko aukera ematen zaie ume partaide guztiei.

Bukatzeko, Guggenheim Museoan bertan erakusketa bat antolatzen da, non ikastetxe partaide guztietako umeek egindako lanak ikusgai dauden.

http://mendaronguraso.files.wordpress.com/2010/01/ume-ona.png?w=354&h=450

KEN ROBINSON-ek dio eskolak sormena hiltzen duela

Bideo hau oso interesgarria iruditu zait, bertan Ken Robinsonek Kreatibitateari buruz bere irtzia ematen du. Bera Liverpoolen jaio zen eta Ingalaterrako hezitzaile, idazle eta konferentzia emaile famatua da. Esan beharra dago bera oso aditua dela umeen kreatibitatearekin erlazionatutako gaietan, beste zenbait gauzetaz aparte. Hain handia izan da bere eragina, 2003. urtean Ingalaterrako erreginak Sir titulua jartzera heldu zela, berak tratatutako gaietan izan duen eragina dela eta. Gehienbat artea du garrantzia. Hori dela eta bere iritzia kontuan hartzekoa dela uste dut eta bideo honekin gaur egungo hezkuntza nola egituratua dagoen ulertu dezakegu kreatibitateari dagokionez. Gainera, horrela, etorkizunean zer nolako hezkuntza izan nahi dugun erabaki dezakegu.




Ikusi ahal izan dugu, kasu honetan oso kritikoa dela Ken Robinsonen iritzia. Berak dio Hezkuntza ez dagoela modu egokian antolatuta, eta gero eta gehiago bultzatzen den arren umeen kreatibitatearen lanketa, oraindik asko gelditzen dela garatzeko. Hori erabilita gure irakasteko era nolakoa izatea nahi dugun pentsa dezakegu, hau da, umeak neurri batean aske garatzea utziko dugun edo mugatu egingo diegun. Nik pertsonalki argi daukat egokiena eta umeentzako aprobetsagarriena askatasun puntu bat izatea izango litzatekeela!!!

2011/09/27

UMEENTZAKO KREATIBITATE TAILERRAK

Gaur egun eskola gehienetan ez da kontuan hartzen umeen espresatzeko askatasuna. Hori argi eta garbi ikusten joan gara gure haur garaia gogoratzen joan garen heinean. Tailerrak egiten genituenen, bai artisautza bai bustigintza, bai beste edozein tailer, beti eredu bat erabili behar genuen eta hortik habiatuta gurea sortu. Horrek beraz ez du asko suspertzen umeen kreatibitate edo sormena.

Hala ere, lehen hori bultzatu ez arren orain hezkuntzaren oinarrietako bat da hori hain zuzen. Gure helburua beti izaten da umeak imaginazioz espresatzera bultzatzea. Beraien parte hartzea bilatzen dugu klasean eta horretarako beraiek parte direla sentiarazi behar diegu. Era honetara tailerrak aurrera eramateko orduan beraiek presiorik ez sentitzea lortuko dugu eta beldur gabe burura etortzen zaiena sortuko dute.

Beharrezkoa da nolabait umeak gai izatea beraien ideia propioak espresatzeko eta horretarako erabili ditzakegu tailerrak. Egia da ez dituztela beraien ideiak idatziz espresatuko kasu honetan, baina beraiek sentituko dute inork ez dietela mugarik jartzen. Nire ustez hori geroago beraiek bizitza errealera aplikatuko dute erraztasun handiagoz. Nolabait esatearren kontzientzian zerbait aldatzea lortuko nahi genuke. Beraien imaginazioa mugatzen duen "Txip" hori ordenagailu bat balitz bezala ezabatzea. Horretarako erabiliko ditugu tailerrak.

Kreatibitatearen Power Pointa

Power point honen bidez kreatibitateak zer suposatzen duen haurrengan ikus dezakezue, modu honetara hasierako ideia orokor bat egin ahal izateko.